XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garrantzizko iruditzen zait egilearen alderdikeririk-eza garbi azaltzea eta baita ere juduek eta arabiarrek elkarrekin ezin bizi diralako mitoa austeko aalegina.

Liburu garrantziduna eta bearrezkoa gaurko ainbeste burrukaen gerta-leku danaren ezagutza jator baterako.

Subtitulu au darama: Teoría y práctica del control cerebral.

Len argitaratuta dauzkan liburuetatik ezaguna izango da, noski, Paul Chauchard inoren aurkespenik bear izateko.

Liburu ontan gure gorputza zertara deitua dagoen adierazten saiatzen da: gorputz sexuatu au ontasunean, edertasunean eta armonian osotzen joatera deitua dago.

Guri dagokigu orretaraino irixtarazten saiatzea, ongi, ederki eta armonieran eratzen eta kontrolatzen asmatuz.

Jarduketa ontara bultzatzea eta ori aurrera eramateko bideak erakustea da liburu onen elburua.

Hermeneutika zer dan badakigu gutxi-gora-bera: ezagutzaren teoria da; adieraztearen eta ulertzearen legeak ezarri nai lituzke.

Gaurko egunean garrantzi bereizi bat artu dute gai auek, batez ere gizakiaren eta itzkeraren jakintzaen artean.

Gure artean gaurko gizakiak beste begi batzukin begiratzen diete, esaterako, antzinako gurasoak utzi dizkiguten fedearen formulei; gaur biblia ez da irakurtzen orain urte batzuk irakurtzen zan bezela.

Ortik gai auei eskeiñitako orrelako lanen premia eta egin dezaketen ona.

Roger Mehl protestantea da.

Estrasburgoko teologiko fakultadean Irakasle.

Ekumenismoko alorrean oso aritua da.

Lan ontan ere ori egin nai du: teologi bereizien elkarrizketa bat aurkestu, beraien batasuna oinarrizkoa agertu dedin.

Katolikoen etikaren eta protestanteen etikaren sustrai doktrinalak eta batzuetan soziologikoak ere aztertzetik asten da, ondoren beren bereizketaen oinarri espiritualak eta teologikoak ausnartzeko.